150212: 112aren Europako Egunaren harira, atzo Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak ekitaldi bat egin zuen Bilbon, eta Euskal Espeleo Laguntza taldekoak ere gonbidatuen artean izan ginen (EEE-ko Lehendakariaren bitartez). Bertan, SOS Deiak Koordinazio Zerbitzuaren memoria azaldu zen, eta emakumezko larrialdi profesionalei aitormen berezia egin zitzaien.