2014-XI-30: gure lagun, kide eta maisua Honoris Causa Doktore izendatu dute Nafarroako Unibertsitate publikoan, eta abenduaren 11an izango da ekitaldia. Poztekoa da errekonozimendua momentu honetan etortzea, martxan eta lanerako gogotsu dagoen unean alegia! Zorionak Fito.
Hona NUP-eko webgunean argitaratutako oharra.
2014-XI-30: nuestro amigo, compañero y maestro ha sido nombrado Doctor Honoris Causa por la Universidad Pública de Navarra, y será investido el 11 de diciembre. Es motivo de alegría el que este reconocimiento venga en un momento en el que Fito se encuentra activo y con ganas de seguir trabajando. Felicidades!
Reproducimos a continuación la nota de la UPNA.
2014ko urriaren 14a
Nafarroako Unibertsitate Publikoak honoris causa doktore izendatu du Lizarrako Adolfo Eraso Romero kimikari eta geologoa
Mendizale eta espeleologo aditua erreferentzia da glaziarren mundu mailako azterketan
Adolfo Eraso Romero (Lizarra,1934) kimikari eta geologoa astearte honetan, urriak 14, Nafarroako Unibertsitate Publikoko honoris causa doktore izendatu dute, bere ikerketako ibilbidea dela eta. NUPeko Gizarte Kontseiluak hartu du izendapenaren erabakia gaurko saioan.
Adolfo Eraso lizentziaduna da Kimika Zientzietan Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1957). Bertan erdietsi zituen baita ere Hidrogeologia Orokor eta Aplikatuan diplomadun (1967), Geomorfologia Aplikatuan diplomadun (1974) eta Neurri-Sistema Analogikoetan diplomadun (1974) tituluak. 1975. urtean Geologian doktore egin zen, eta aparteko saria jaso zuen unibertsitate horretan bertan.
Akademikoa da New Yorkeko Academy of Sciences akademian 1994. urtetik, eta Russian Academy of Natural Sciences akademian kide onartutako lehen espainiarra (2002). Bere ibilbide profesional luzean hainbat sari eta aitorpen jaso ditu, horien artean Espainiako Mendiko Federazioaren Urrezko Domina (1977), Sociedad Espeleológica de Cuba elkarteko ohorezko kide (1983), Espainiako Olimpiar Batzordeko kide (1984-1993), UIS Nazioarteko Espeleologia Batasuneko ohorezko kide (1986) eta Oviedoko Unibertsitateko Domina (1994). Nafarroan Urteko Lizarrako Ohorezko izendatu zuten (1994) eta Nafar Ateneoaren domina jaso zuen (1995).
Glaziarrak eta klima-aldaketa
Bere ikerketa-lerro nagusiak dira petrolio indusketak, geologia aplikatua eta geoteknia, hidrogeologia aplikatua eta ingurumena, prozesu fisiko-kimikoak naturan eta glaziologia; azken diziplina honetan aditu entzutetsua da mundu mailan, egin dituen azterketa lanengatik glaziarren azpiko drainatzeari, glaziarren erregresioari eta aldaketa klimatikoan haren eraginei buruz.
Adolfo Eraso GLACKMA Proiektuaren zuzendarikidea da Carmen Domínguezekin batera 2001. urtetik. Izan ere, programa horrek glaziarrak erabiltzen ditu berotze globalaren bilakaeraren sentsore natural moduan. Lan horrengatik aurten Sociedad Geográfica Española elkarteak Sari Nazionala eman dio.
500 artikulu zientifikoren egilea da nazioko eta nazioarteko zenbait aldizkaritan, eta 300 txosten profesionaletik gora egin ditu hainbat enpresatarako eta hogei bat liburu beste egile batzuekin lankidetzan. Eraso doktoreak idatzi du Método de Predicción de las Principales Direcciones de Drenaje en el Karst y Otros Medios Anisotrópicos (1985-1986) lana, 100 aldiz baino gehiagotan aplikatu dena Europako, Latinoamerikako, Afrika Iparraldeko, Ekialde Hurbileko, poloetako eskualdeetako eta Txinako hainbat lekutan. Gaur egun, metodo hau ematen da Toulouseko Institutu Politeknikoan (Frantzia) eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
Aipatu behar da mendizale eta espeleologo aditu eta Espainiako olinpiar batzordeko kirolari moduan lehenbizikoetako bat izan dela San Martingo siman sartzen eta hura aztertzen. Nafarroako ia leize guztien mapa karstikoak egin ditu, bere zaletasunak zientzia eta kirolarekin uztarturik.
Adolfo Eraso Nafarroako Unibertsitate Publikoak izendatzen duen hamaikagarren honoris causa doktorea da, honako hauen ondotik: Manuel Losada Villasante (1997), Ángel G. Jordán Goñi (2000), Joseph D. Novak (2001), Enrique Sánchez-Monje y Perallada (2004), Rafael Moneo Vallés (2007), Pedro Miguel Etxenike (2008), Richard Serra (2009), Montxo Armendáriz (2010), Agustín González Acilu (2011) eta Enric Trillas (2013).