Euskal Espeleologoen Elkargotik eta Nafarroako Espeleologia Federaziotik Ilaminiako Ateak leizera (BU-56) egiten ditugun espedizioen helburuen artean GIS proiektu bat egitea eta garatzea dago: Oinarrian, ikuspuntu integral batetik georrefentziatutako datu espazialen tratamendua egitea dela esan genezake. Eta datu kopuru handi horren antolaketa, bilketa, analisi eta kudeaketarekin, proiektu handi eta itxaropentsua erdietsi nahi dugu: Lan hori guztia, ezagunak eta eskuraerrazak diren gailuen bitartez jendarteratzea. Zalantzarik gabe, balioa eman nahi diogu buru-belarri sartuta gauden ahalegin eta lan horri. Bideo hau, Pirinioan egiten dugun lana, modu orokor batean irudikatzeko baliabidea izatea nahiko genuke.