Gure lagun alemaniarrek (VDHK – Verband der deutschen Höhlen- und Karstforscher) app bat garatu dute datu bioespeleologikoen bilketa sistematikorako. Appa dohainik deskarga daiteke, ordenagailu, tablet zein smartphonean instalatzeko; frantsesez era badago (laster baita ingelesez ere) eta online zein offline erabil daiteke. Gero bildutako datu bioespeleologikoak datu base amankomun batean isurtzen dira, helburu zientifiko eta babeserako.
Gainera, appa maiatzean banatuko diren Natura 2000 sarien finalista da; gustatzen bazaizue, hemen zuen bozkarekin bultzatu dezakezue.