Joan den asteburuan (urriak 5-6) Euskal Espeleo Laguntzaren Simulakro Orokorra egin genuen Itxinapeko Sarean. Zauritua -250 metrotan kokatu zen, ITX-150 Iruagiñeta leizean zehar atereaz; eta Otsabide leize historikoa ere sorosle taldeak mugitzeko erabili zen. 50 lagun inguru bildu ginen, 5 erreskate talde eta talde medikuan banaturik, eta Kontrol Postua Pagomakurren ezarri zen.
Hemen zenbait kronika: