«Esploratu Urdaibaiko lur azpia», ADESen eskutik

0
362

Iaz Busturiako Ekoetxean estreinatu zutenetik, ADES Espeleologia Elkarteak eginiko argazki erakusketa predikamentu handia lortzen ari da. Madariaga Dorretxetik kendu, eta Elantxobera pasatu zuten; eta orain, Gernika-Lumoko Udalak berak eskatu du Urdaibaiko kobazuloei buruzko irudi ikusgarrien bilduma, QR kode bidez informazio gehigarria eskuratzeko aukera ematen duena. Dibulgazioa baita, lurpeko mundua babesteko gakoetako bat, eta bide batez, espeleologo gazteak erakartzeko bidea! Busturialdeko Hitzan irakur dezakezue erreportai zabala.

ADESekoek 1978tik hona daramate esplorazioan; hemen hastapenetako argazki bat, GAESeko zenbait lagunekin.

ADESeko kideak zenbait lagunekin, Ojebarren (Kantabria) 1983 inguruan. Ezkerretik eskuinera: Rober Garai, Gerardo del Hoyo, Julen Munitiz, Roberto Oar «Pana», Gotzon Aranzabal, Iñaki Latasa, David Diez Thale, Jose Luis Urzuriaga «Pepe». Argazkia: Alberto Alonso.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!