Aurreko asteburuan (azaroak 17) , Armañon Parke Naturaleko Jorrios karstean, T136 / VI1414 leizearen garbiketa egiten izan giñen. Leize hau, Las Casillas txabolatara doan bidearen ezkerreko dolina batean kokatzen da, Las Casillas auzoko pagadi batean.
Leize honek 1,5 x 1 metroko sarrera, 100 metroko desnibela eta 50 metroko luzeera du. Zaborra 4 metroko lehen putzu batean eta 12 metroko bigarren putzuan zegoen.
Leizea, UEV/EEEren (Euskal Espeleologia Elkartea) gidaritzapean eta BURNIA Espeleologia Taldearekin elkarlanean garbitu da.
Kasu honetan ere, aurreko egunetan lekua behatu da, hurrengo egunean leizea garbitu eta astelehenean Garbigunera zabor guztia eraman da.
Leizetik 200 kilo zabor atera dira. Bertan aurkitu diren zabor
rak beira, alanbre arantzaduna, botilak, hozkailua, plastikoak, metalak, etb. izan dira.