2011-XI-21: joan den asteburuan EEL-k ikastaro berritzailea bultzatu du Aulestian (Bizkaia). «I Curso Primeros Intervinientes en Accidente/Incidente Espeleo» delakoan, 20 soroslek prestakuntza berezia jaso dute erreskate taldea heldu arteko lehenengo ordu kritikoetarako. Aurretik jorratu gabeko eremu honek interes bizia sortu du espeleologoen artean; izan ere, beldur gehien ematen diguten egoeretan moldatzeko erreminta baliotsuak ematen zaizkigu kurtso honetan, eta onezkero jende asko dago bigarrengo edizioa noiz egingo.
Antolatzaileen balorazio sakonago baten zain, hemen bilduko ditugu ikastaroari buruzko inpresioak, argazkiak etabar.