Iñaki Alonso Rajado («Indio»)

0
1617
Argazkia: Joseba Mikel.

Gogorra da gure speleo kide zaharrei agur esatea. Are gogorragoa, ordea, kide horiek gazteak direnean. Iñaki Alonsok utzi berri gaitu, Tolosako Akerbeltz taldekoa, 50 urterekin, minbizia adorez borrokatu eta gero. «Indio» espeleologiaren dibulgazioaren eta karstaren zaintzaren bultzatzaile sutsua izan da, eta haren laguntzeko senak harpe-ikerlari askoren artean utzi du arrastoa.

Argazki hau oso esanguratsua da: Iñakiren proiektu kutunetako bat izan baita ezinduei mendiaz eta naturaz gozatzeko aukera ematearena. Duela hilebete eskas, Iñaki bera izan zen bere lagunen eskutik irteera inklusibo hauetako baten hartzailea. Azken unera arte, bizitza-eredu bat.

Argazkia: Akerbeltz.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!