2020-21 negu honetan, Nafarroako Artxibo Garaikideak erakusketa handi bat antolatu du mendizaletasunaren 100 urteak direla eta: «Gailurratik harago. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan«. Planetarioan ezarritako instalakuntza batean, 1920ko hamarkadatik 1979ra arteko espedizioen materialak ipini dira ikusgai, hainbat artxibotik ekarriak. Bistan denez, espeleologiak ere («alpinismo konkaboak») badu bere presentzia ere: Vianako Printzea Erakundearen Espeleologia Saileko materialak baitaude ikusgai, eta erakusketaren zati handi bat gure kide Juan Mari Feliuren etxe-museo ikusgarritik ekarritakoa da. Hain zuzen ere, erakusketan zehar antolatu diren mahai-inguru / hitzaldietatik azkena espeleologiari eta urjauziei buruzkoa izango da: urtarrilaren 29an, larunbatarekin, 18:00etan. Hizlariak Feliu, Bitor Abendaño, Jesús Garcia Gazolaz eta Jose Javier Ruiz Zubikoa izango dira. Gainera, VPEren dokumental historiko bat ikusteko aukera izango da: «Excursión por la sierra de Urbasa» (1957).