Bizitzan euskal espeleologiaren alde eginiko lan isilaz gain, hil ostean ere egin digu oparia Jose Mari Telleriak: bere argazki bilduma, Eibarko Klub Deportiboaren webgunean ikusgai:
1. kaxa. https://artxiboa.deporeibar.com/index.php/node/5185
2. kaxa. https://artxiboa.deporeibar.com/index.php/node/5187
3. kaxa. https://artxiboa.deporeibar.com/index.php/node/5189
Ikusiko duzuenez, asko espeleologia argazkiak dira, eta haien artean 1960 eta 1970 hamarkadako protagonistetako asko aurkituko duzue. Lan handia dago egiteke, noski (lekuak eta pertsonak identifikatzea, barrena), baina aurrerapauso handia da argazkiok eskuragarri eta publiko jarri izana. Eskerrikasko familiari, eta dijitalizazio lana egin duten «Depor»eko lagunei!
Hona atera ditugun ale batzuk, aperitibo modura. Ikustaldia goza dezazuela!
































