Speleology in Authoritarian Regimes simposiumak interesa piztu zuen: diktadura garaietan, Alemanian eta Euskal Herrian bizi izandako espeleologoen esperientzia kontatu genuen martxoaren 15ean, feedback oso ona jasota (izan ere, asko dira errejimen autoritarioak jasan behar izaten dituzten herrialdeak!). Espeleologo katalanek gure hitzaldian protagonismo berezia izan zuten eta, haiek gonbidatuta, beste ekitaldi bat egin genuen apirilaren 7an, ICEK eta SEDECK elkarteek bultzatuta (Kataluniako eta Espainiako espeleologia erakunde zientifiko nagusiek, alegia). Oraingoan gazteleraz, baina ez ginen esandakoa errepikatzera mugatu; gainera, gure kontakizuneko protagonistetako bat izan genuen bertan, Juan Mari Feliu Dord. Juan Marik hitzaldia bere esperientziarekin anpliatu zuen, eta gainera hainbat entzule ere animatu ziren beraien lekukotasuna ematera. Denekin eginiko montajea hementxe duzue ikusgai. Eta DarwinCatTV youtube kanalean, berriz, Sarawakeko Gau guztiak; bertan, euskal espeleologiarekin lotutako eduki gehiago era aurki dezakezue.















