Ignacio Barea Elizalde (1934-2025)

0
379
Egilea: IPV. Jatorria: Sautereau artxiboa.


Otxolako lagunen bidez jakin dugu, 2025eko urtarrilaren 1ean hil zela Ignacio Barea. «Iturralde» espeleologia taldeko lagunek Vianako Printzea Institutuko babesa jaso zutenean, Ignacio lehen belaunaldi hartako kidea izan zen eta, horrenbestez, nafarrek Larran eginiko lehen kanpainetan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, 1955ean, Barea izan genuen «H» leize famatura jeitsi zirenetako bat; harekin zeuden Etxaleku, Saenz, Bengoa, Santesteban, Bregaña, Palos, Goñi, Arkaute, Balandraux eta Razkin. Kanpaina honek aztarna sakona utzi zion, eta hurrengo belaunaldietako espeleologo gazteei askotan kontatzen omen zion izotzaren azpian igaroz 200 mtako putzuan behera jeitsi zenean. Zu ere euskal espeleologiaren historiaren parte izan zinelako, Ignacio, agur eta ohore!


DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!