Juan Mari Feliu Dord (1942-2026)

0
118

Ez adiorik, Juan Mari. Gauza askotan erreferente izan zara; espeleologian 1960-70 hamarkadan aritu zinenetik, lurpean eginiko loturak, eta belaunaldi gazteagoekin harremana bizitza osoan mantendu dituzu. Hain zuzen ere, azken Karaitza 33an irakur daiteke hau:

«Sasian aritutako beste espeleologo bat Juan Mari Feliu izan zen, EGIko kidea; EAJ alderdiaren gazte mugimendukoa alegia, artean biak legez kanpoko erakundeak zirelarik. Klandestinitatean, Feliuren lana talde abertzaleen arteko koordinazioa zen. Bera ere Vianako Printzea Erakundeko espeleologoa zen; baina talde subertsiboen arau klasikoa jarraituz, ez zuen sekula Larunberekin politikaz hitz egiten. 1967an, Hego Euskal Herriko Mendi Federazioak espedizio entzutetsu bat antolatu zuen: Andeetara eginiko lehena. Ekimen honek komunikabideetan sona handia lortu zuen, eta dena ondo irten zen… harik eta jakin arte gailurrean ipini zuten bandera ez zela Espainiakoa, baizik eta euskal ikurrina. Eskandalua itzela izan zen, eta Mendi Federazioko lehendakariak (Pedrotxo Otegi, Urdaburu eta Aranzadi taldeetan espeleologo izandakoa) dimisioa eman behar izan zuen. Espediziotik bueltan, ikurrin horrek bide bihurria egin zuen: udan, muga pasatuta, Larrako kanpaina espeleologikora iritsi zen; urte hartan 5,7 Richter gradutako lurrikara izan zen, Ereta herriko zati handi bat suntsitu zuena, eta horren eraginez Feliuk ezin izan zuen bere enlazea topatu; errepideak itxita, oinez eta salbamendu-ibilgailuei autostop eginez ailegatu zen Baxenafarroaraino; handik Lapurdira jo zuen non, azkenik, ikurrina Manuel Irujo euskal diputatu erbesteratuaren eskuetan jarri zuen.»

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!