UFA!!!… Karaitza berri bat, hogeita seigarrena, hemen da. Atzean geratu da 25. urteurrena, eta behin indarberriturik, lehendabiziko argitarapena izango balitz bezala ari gara ale honetako orrialdeak aletzen, lur-azpiko jarduerak bizirik dauden seinale Euskal Herrian.
Zenbaki honetan interes ezin handiagoko artikuluak izango dituzue irakurgai. Hasteko Entzia-Iturrieta (Araba) medilerroan eginiko esplorazioen berri izango dugu, eta, jarraian, Aralarko mendi-zerran barneratuko gara Ormazarreta-Larretxiki sektorean azken urteotan buruturiko lan zoragarriak deskribatu asmoz. Ondoren, lurpeko jardueretan erabil daitezkeen komunikazio gailuen inguruko ikerketa lan baten laburpena dakarkizuegu. Labar-arteak ere bere artikulua izango du, eta, bertan, azken urteotan eman den iraultzaren gainean arituko dira egileak, eta baita Hego Euskal Herrian Paleolito garaiko pinturak dituzten haitzuloen inguruan. Hurrengo lanak, «El río Linzola» [Linzola erreka] izenburupean, Larrako azken kanpaina zientifikoan egindako lanak deskribatzen ditu, Ilaminako Ateetako leizekoak (BU-56), hain zuzen ere. Atal honekin amaitzeko «Ética y espeleología» [Etika eta espeleología] artikulua dugu: lur-azpiarekin zerikusia daukaten hainbat gairen inguruko hausnarketa. Lerro editorialari jarraipena emanez, ohiko atalak izango dituzue ikusgai: elkarrizketak, Euskal Herrian eman diren azken esplorazioak, Euskal Espeleo Laguntzaren jarduerak, 2018ko istripu eta gertaerak eta albistegia.
YUJUUU!!!… Una nueva Karaitza, la número 26, sale a la luz. Atrás quedó el 25 aniversario y una vez cargadas las pilas, como si fuera la primera publicación, ya estamos desgranando las nuevas páginas de esta revista, síntoma inequívoco de que la actividad subterránea continúa viva en Euskal Herria.
En este número se exponen diversos artículos del máximo interés, empezando por una revisión de las exploraciones realizadas en la sierra de Entzia-Iturrieta (Álava). A continuación nos adentramos en la sierra de Aralar, donde se describen los admirables trabajos efectuados estos últimos años en el sector Ormazarreta-Larretxiki. Seguidamente se resume un trabajo de investigación sobre comunicaciones para uso en aplicaciones subterráneas así como un artículo sobre la revolución rupestre y las cuevas decoradas en arte paleolítico en Euskadi y Navarra. El siguiente texto bajo el título «El río Linzola» describe los trabajos en la última campaña de espeleología científica en Larra, centrados en la cavidad BU-56 (Ilamina). «Ética y Espeleología» es finalmente el texto que cierra esta sección realizando una reflexión sobre temas generales en el mundo subterráneo.
Siguiendo con la línea editorial, se presentan los apartados de entrevistas, últimas exploraciones en Euskal Herria, actividades del espeleosocorro vasco, accidentes-incidentes 2018 y el noticiario. Esperando sea de vuestro interés….