miércoles, octubre 4, 2023
InicioalbisteakMatías Rivera

Matías Rivera

Abuztuaren 17an hil da Matias Rivera, espeleologo bizkaitarrek maitasunez gogoratzen duten kidea. CAS taldean hasi zen, 70.eko hamarkadan Itxinako esplorazioetan nabarmendu zen taldean alegia; ostean lan horren lekukoa hartu zuen GAES-era igaro zen. Bere kideek gogoratzen dutenez adoretsua, adeitsua eta positiboa zen eta, ahalmen fisiko handia bazuen ere, ez zuen aukera askorik izaten espeleologiarako: horregatik okasio berezietan baino ez zuen parte hartzen, kanpaina gogor eta luzeetan hain zuzen ere. Itxulegor, Red del Silencio, Jornos II, Otsabide, Obarreta… Zenbait trabesiaren «estreinaldietan» ere izan zen (SC-3 Zeinutegia-Verna, Caballos-Valle, Cueto-Coventosa…).

Carletti Sportivo kirol arroparekin lotua, euskal espeleologoek berak egindako buzoak bereziki gogoratzen dituzte, kalitate onarengatik. Espeleologia urteen ostean aire librean eginiko kirolarekin zaletu zen eta maratoi, mendi bizikleta eta triatloi praktikatzaile saiatua izan da; halere, denbora guztian mantendu du bere speleo lagun zaharrekiko adiskidetasuna. Benetako «gentlemana», haien esanetan.

UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”