2013-III-6: aurten ere EEE-k eta Nafar Espeleo Federakuntzek Larrako kanpaina abiatu dute. 2013 urte hontan BU-56 / Illaminetako Ateetako leize famatuan arituko gara. Espedizio handia da eta NEF eta EEE-ko kide guztiak daude konbokatuak, 20 pertsona / eguneko beharko direla kalkulatzen baitugu. Blog berezi bat prestatu dugu inskripzioak kudeatzeko. Animo eta parte har ezazu Euskal Herriko leize sakonenaren esplorazioan!