100 urte baino gehiago dira Larra-Belaguako mendigunean, udaro, nazioartetik etorritako espeleologo asko biltzen garela; 1966tik, ARSIP elkartearen barruan koordinaturik jarduten dugu. Artikulu honetan, aurtengo espedizioen kronikak biltzen dituzten artikuluak zerrendatuko ditugu:
- Amalgame: aurten lanak Zanpori mendi aldean planifikatu dira, Z-106, Z-107 Miguel Garibal eta Xendako Ziloa leizeetan. Emaitza ikusgarriekin.
- EEE / NEB: Illamina Sistemako lanen bilanaren aurrerapena, GIS proiektua eta bideoa
- GAES: BU-56 eta A-60 leizeek bat egin eta gero, esplorazio lanen jarraipena.
- GAES: Añelarra mendebaldean, mendi multzoko sistema nagusia Uterdiñeta eta Arrestelia konplexuekin bat egiteko saiakerak.