viernes, diciembre 1, 2023
InicioalbisteakLurpeko uren kutsadura ekiditeko pausuak Europako Parlamentuan

Lurpeko uren kutsadura ekiditeko pausuak Europako Parlamentuan

Europako Speleo Federazioko lagunek Bruselatik datorren albiste garrantzitsu hau helarazi digute, gure karsten kontserbazioaren alde erabili ahal izango dugun tresna.

ESFeko zenbait espeleologo European Environmental Bureau delako erakunde kontserbazionistaren barruan daude, zeina Europako Parlamentuan aholkulari bezala aritzen den. Testuinguru horretan, lurpeko uren kutsadurari dagokion aldaketa berri eta positiboak izan dira duela egun gutxi. Irailaren 12an, hain zuzen ere, Europako Parlamentuak lurpeko uren kutsatzea jaisteko araudi berria onartu du, besteak beste:

  • Europar Batasun osorako balio duten gehienezko maila berriak onartu ditu. Bertan hainbat kutsatzaile berri sartu dira, besteak beste 24 fluorokarburo mota, pestizida berriak eta, historian lehen aldiz, farmakoak.
  • Lurpeko uren Behaketa Egitura berria onartu du.
  • Europako Batzordeak kontserbazioa zailduko zuten zenbait proposamen egin zituen, hala nola gainazaleko uren kutsaduraren jarraipena murriztea, eta lehentasunezko substantzia arriskutsuak desklasifikatzeko 20 urteko epea ezabatzea. Parlamentuak biak atzera bota ditu.

Honenbestez, Europar Batasuneko Parlamentuak uraren kutsadurari aurre egiteko borondate sendoa berretsi du. Are, lurpeko urei ezarri zaien atalasea (azaleko urei baino 10 aldiz baxuagoa) gure aldeko keinu indartsua da. Orain begirada guztiak EBko Kontseiluan daude, negoziazioak hasi ahal izateko.

Esteka honetan, European Environmental Bureau erakundearen Uraren Lan Taldearen adierazpena irakur dezakezue auzi honi buruz: https://eeb.org/clear-message-from-parliament-we-must-tackle-water-pollution/

UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Sierra Sálvada Invisible

Xabier Zumalde Romero

Bioespeleologia kontuak

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”