Agur eta ohore San Marti Harriko beste beterano bati!
1957an Gouy-eko labar-arte aztarnategia identifikatu zuen Jacques Sautereau eta Pierre Wajdenfeld Spéléo Club de Roueneko kideekin batera. Handik gutxira Caumont kobazuloaren esplorazioan Corentin Queffelec-ekin bat egin eta Euskal Herrira etortzen hasi zen, hainbat esplorazio gogoangarritan parte hartuz. Medikua ofizioz, speleo kontuetan ekoizpen audiobisualean espezializatu zen. 1966ean ARSIPen sortzaileetako bat izan zen, eta elkartearen bultzatzaile saiatua izan da gaur arte.
Zorionez, hainbat film utzi digu eta horrek betirako oroitzen lagunduko digu! Ez adiorik.
















