2011-X-13: 1940 eta 50 hamarkadetan esploratu zuten Iturralde eta IPV taldeko aintzindariek, eta Nafarroa Garaiko lehen esplorazio garrantzitsua izan zen, artean Espainiako leize sakonenetakoa bihurtuta. Paradoxikoki, egungo espeleologoek ongi ezagutzen dute inguruko karsta eta leizeak (Ormazarreta II, Larretxiki…) baina leize historikoa ezagutzen duen espeleologo aktiborik ez dago. Hala esaten dute naparrek haien blog amankomunean; baina horrekin amaitzea deliberatu dute, errebisioa hondoko sifoiaren urpeko esploraziotik hasita. Zoria zori, gutxienez esplorazioen Historia zirraragarria berbizitzeko aukera izango al dute!