Rafael Zubiria Mujika (1951-2024)

0
837
Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea.

Ustekabean harrapatu digu Rafaren heriotzak, gazterik joan baitzaigu! 1969 aldean bertan sartu zenetik, Aranzadi Zientzia Elkartearen espeleologia sailean aritu da bizitza osoan; hasieran esplorazioan, argazkigintzan eta topografian, eta gerora dokumentazio historikoaren arloan. Bere hastapenak belaunaldi aldaketa batean egin zituen, eta handik urte gutxira beste horrenbeste gertatu zitzaion: 1973an, aurreko eta hurrengo taldeen arteko lotura papera egokitu zitzaion Zubiriari. Nagusiki Gipuzkoan lan egin bazuen ere, inguruetako kanpaina garrantzitsuetan ere parte hartu zuen, hala nola Jornos II (Karrantza) esplorazio mitikoa. 1980ean Euskal Espeleologoen Elkargoaren lehen argitalpenaren egile nagusietako bat izan zen («Espeleología en el País Vasco«, Auñamendi Entziklopedia). 1970. hamarkada amaieran arkeologia arloan interesatu zen, eta azken urteetan Zaldua eta Artzi aztarnategian lanean aritu zen Aranzadiko kideekin. Hutsune handia utzi duena!

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!