Urzulo pelikulak irabazi du Bilbao Mendi Film Festival 2015-eko euskarazko film onenaren saria. Xanti Ugartek lortu du euskarazko film onenaren saria «Urzulo» bere lanagatik. Gidoiaren indarra, iluntasunean grabatzeak daukan zailtasuna eta Euskadiko leku ezezagunak azaleratzeko espiritua nabarmendu ditu epaimahaiak.
Sinopsia: Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Sifoi txiki bat zeharkatu ondoren, kobak aurrera egiten du eta esplorazioaren erronkari aurre egin behar diote espeleologoek. Lorpen eta porroten istorioa.