viernes, diciembre 1, 2023
InicioalbisteakXabier Zumalde Romero

Xabier Zumalde Romero

Azaroaren 5ean zendu da Xabier Zumalde Romero, “El Cabra” izengoitiarekin ezaguna. 1961ean, beste lagun batzuekin batera, Zornotzako Alegria Club Taldearen Espeleologia Saila (GEAC) sortu zuen. Herriko kanpandorreko lokalean entrenatuz, Bizkaiko Espeleologia Taldearen eta Gasteizko GEMI taldeen laguntza jaso zuten, espeleologian formazioa jasoz. Batez ere Aramotzeko mendizerrako karstean jardun zuten: Lemoan (San Inazio, Ixedu…), Igorren (Atxarte II…), Mundakan (Betrokolo…), Bedian (Astegieta), Zornotzan (Betxuen…). Zenbait aztarnategi arkeologiko ere identifikatu zituzten, hala nola Arlanpe I (Lemoa) eta Getaleuta (Igorre). Halere, ibilbide laburra izan zuen GEACen ibilbide espeleologikoak; 1964an Zumalde eta beste zenbait kide ETAn sartu baitziren, esplorazio kontuak baztertuz, eta kobazuloak babesleku gisa erabiliz. Harrezkero ibilbide luzea egin du Zumaldek, politikan, aktibismoan eta kulturgintzan, harik eta, osasunez eskastuta, azken urteak Lapurdin bizimodu lasaia eramanez pasa dituen.

UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”