Oñatiko Aloña Mendi Espeleologia Taldeak «Zuloan Zu?» dokumentalarekin «7ª NIT DE LA IMATGE SUBTERRÀNIA»ko lehen saria irabazi du.
Herrialde ezberdinetako pilatxo bat taldek parte hartu duten emanaldi hau Bartzelonako Sant Pere 1982 aretoan egin da. Bertan, beste partaideen ikus-entzunezko aukeraketa handi eta bikain bat ikusi da.
Arantzazuko kondairari erreferentzia egiten dion dokumental honek Aloña Mendi espeleologia taldeak Arantzazuko santutegitik (Gipuzkoa) gertu dagoen haitzulo baten esplorazioa kontatzen du. Ustekabeko agerpen batek espeleologoak harrituko ditu, agerraldi honekin aurrera jarraitzeko indarra berreskuratzen dute.
Hemen ikus dezakezue trailerra.
Hurrengo emanaldia Araiako 12. Mendi festibalean izango da, otsailak 17an.