2011-VII-13: Angel Alvarez hil da. Euskal espeleologiaren historiaz pizkatxo bat dakienak, azalpenik ere ez du beharko oso albiste mingarria dela jakiteko. Grupo Espeleológico Vizcaíno’ko kideak aintzindari eta maisu izan ziren gutako askorendako, eta gaur egunean ere eredu izaten jarraitzen dute.