2011-III-19: atzoko egunez, Euskal Espeleologoen Elkargoak 20275 errejistro zenbakidun alegazioa sartu du Eusko Legebiltzarrean. Hainbat espeleologia talderen atxikimendua eta ekarpenak jaso ditu testu honek, baita Axpea, Bizkaiko Espeleologia Ikerketen Erakundearena ere. Testua onezkero legebiltzarkideen esku dagoenez (lege hau berretsi edo ezeztatuko dutenak) publiko egiteko momentua da eta datozen egunetan komunikabideekin arituko gara. Zabal dezagun ahal den gehiena!