domingo, junio 4, 2023
Inicioalbisteak"Habitantes de la Oscuridad" liburuaren aurkezpena

«Habitantes de la Oscuridad» liburuaren aurkezpena

230416: joan den ostiralean, hilak 14, «Habitantes de la Oscuridad» liburuaren aurkezpena antolatu genuen Oñatin, Euskal Espeleologoen Elkargoaren egoitzan. Iberiar Penintsula eta Balear Uharteetako harpeetako faunari buruzko idazlan hau azken urteetako argitalpen bioespeleologikorik garrantzitsuena da.

Liburua dibulgazio ikuspegitik idatzia dago, haitzuloetan bizi diren espezie talde bakoitzari atal bana eskainiz, eta ekologia, bilketa, azterketa metodologia etabar azalduz. Argitalpenak 700 orrialde ditu eta Alberto Sendra valentziarrak bultzatu du, beste hainbat bioespelologoren kolaborazioekin, bakoitzak bere espezialitatean. Liburuaren ale asko aldez aurretik saldu dira, eta orain autoreak herririk herri dabiltza ale horiek banatzen, eta gainontzekoak saltzen.

Ostiralekoan, hizlariak hauek izan ziren:

  • Hilario Ubiedo de Oñate: Espainiako Espeleologia eta Arroila Konfederazioaren lehendakaria.
  • Alberto Sendra Mocholí: egile nagusia eta argitalpenaren koordinatzailea.
  • Carlos Enrique Prieto: GAESeko kidea, eta molusko, gasteropodo eta opilioiei buruzko atalaren idazlea.
  • Enrique Beruete Azpilikueta: kolenboloei buruzko atalaren egilea.
  • Iñigo Gómez de Segura: Ilunpe-Art argazkilari kolektiboaren izenean, zeinak argazkigintzari buruzko atala idatzi baitu.

Elkargo bezala, ohorea izan da argitalpenari gure bultzadatxoa ematea, eta eskerrak eman nahi dizkiegu liburua aldez aurretik erosiz babestu duten EEEko kide guztiei.

UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”