Iñaki Alonso López (1939-2025)

0
157
Argazkia: Bizkaiko Espeleologia Taldea.

2025ko martxoaren 11an hil zen Iñaki Alonso Lopez. Gaztetan Bilboko San Adriango kobazuloak ezagutu zituen, eta gero eskaladan trebatu zen. 1963an, soldadutza egin eta gero, Bizkaiko Espeleologia Taldean sartu zen. Ogibidez delineantea, BETek eginiko lan topografiko askoren atzean bere eskua egon zen. Jorrioseko mendi multzoko kanpainetan buru belarri aritu zen, besteak beste Jornos II-an eginikoetan, non 180 mtako putzua eskalekin jaitsi zen, andamio mitiko hura erabiliz. Gainera, kanpaina horietan Turtziozko maistra ezagutu zuen, bere emazte bihurtuko zena. 1987an, BETeko lehendakari izendatu zuten, Antonio Ferrer zenduaren ordez. Iñakik beti mantendu zuen lurpeko munduarekiko zaletasuna, Bizkaiko Espeleologia Taldeko beteranoen bileretan ondo erakusten zuenez, duela bi urte Jornos IIko esplorazioaren 50. urteurreneko ospakizunetan barne. Bere kideek Karrantzako Mina Angelan maitasunezko omenaldia egin zioten bezala, Euskal Espeleologoen Elkargoan ere bere oroimena mantenduko dugu.

Bizkaiko Espeleologia Taldeko kideak, 2023 urtean, Jornos II leizearen esplorazioaren 50. urteurrenean. Ezkerretik eskuinera, goian: Juanjo Agirre «Chopo», José Luis Serrrano «Petit», Enrique Martínez, Iñaki Alonso, Carlos Pérez «Carletti». Behean: Jesús Luis Pascual, Jose Mari Salbidegoitia, Iñaki Barinaga, Alberto Alonso. Argazkia: Bizkaiko Espeleologia Taldea.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!