2025eko urriaren 11 eta 12ko asteburuan Mutrikuko Kobeta kobazuloan Euskal espeleolaguntzaren urteroko simulakroa egin zen.
Guztira 70 parte-hartzailek, Euskal Espeleolaguntzako eta Burumendi mendi taldeko boluntarioek eta Babes Zibileko profesionalek, Gipuzkoako suhiltzaileek eta Ertzaintzako UVRek, bi praktika paralelo egin zituzten Olatzeko karsteko Kobeta I eta Kobeta III haitzuloetan.
Parte-hartzaile kopuru handiak praktika bi taldetan banatzea gomendatu zuen, logistika eta lantaldeak kobazulotik ateratzea arintzeko. Guztira 49 parte-hartzaile aritu ziren barruan lanean: Kobeta I-en 18 pertsona sartu ziren, taldeburu, sorosle, komunikatzaile, mediku, zauritu eta argazkilarien artean, eta Kobeta III-n, berriz, 31 pertsonak hartu zuten parte.
Praktika goizeko 8:00etan hasi zen Mutrikuko Kiroldegian KParen muntaketarekin. 13:00etan hasi ziren lehen taldeak haitzuloetan sartzen, eta instalazioa 19:30ak arte luzatu zen, orduan hasi baitzen esku-ohea mugitzen, bai Kobeta I-ean, bai Kobeta III-n. Lehenengotik ohatila kanpora atera zen 1: 30ean, eta Kobeta III .etik, berriz, 3:30ean. Simulazioa 5:00etan amaitu zen, azken taldeak Kontrol postura iritsi zirenean.
Eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta bereziki talde anfitrioiari (Burumendi) simulakroa prestatzeagatik eta boluntarioen lankidetzagatik.
El fin de semana del 11 y 12 de octubre de 2025 se celebró en la cueva Kobeta de Mutriku el simulacro anual del Espeleosocorro vasco.
Un total de 70 participantes, entre voluntarios del Euskal Espeleolaguntza y del grupo de montaña Burumendi y profesionales de Protección civil, Bomberos de Gipuzkoa y UVR de la Ertzaintza, realizaron dos prácticas paralelas en las cavidades Kobeta I y Kobeta III situadas en el karst de Olatz.
La alta afluencia de participantes hizo recomendable dividir la practica en dos grupos para agilizar la logística y la salida de los grupos de trabajo de la cueva. En total 49 participantes trabajaron en cavidad: en Kobeta I entraron 18 personas entre jefes de equipo, socorristas, comunicadores, médico, herido y fotógrafo, mientras que en Kobeta III participaron 31 personas.
La práctica dio comienzo a las 8:00 con el montaje del PC en el Polideportivo de Mutriku. A las 13:00 empezaron a entrar los primeros equipos en cavidad, prolongándose la instalación hasta las 19:30, hora en la que comenzó el movimiento de camilla, tanto en Kobeta I como en Kobeta III. De la primera la camilla salió al exterior a las 1:30, mientras que de Kobeta III salió a las 3:30. El simulacro se dio por finalizado a las 5:00 con la llegada de los últimos grupos al PC.
Agradecer y felicitar a tod@s l@s participantes y en especial al grupo anfitrión (Burumendi) por la preparación del simulacro y la colaboración de sus voluntarios.

Simulakroaren argazki gehiago hemen ikusgai.
















