jueves, septiembre 21, 2023
InicioalbisteakMontserrat Ubach eta La Verna harpeen senidetzea

Montserrat Ubach eta La Verna harpeen senidetzea

2023ko urte honetan, Pirinioen mutur banatan ospakizunak izango dira, bi haitzuloren aurkikuntzaren urteurrenen kontura: bata Zuberoan (La Verna gela aurkitu zenetik 70 urte), eta bestea Lleidan (Montserrat Ubach leizea aurkitu zenetik 60 urte). Gainera, «Comissió per a la Protecció de l’avenc Montserrat Ubach» eta ARSIP erakundeek harpe hauek senidetzeko ekimena bultzatu dute, jarraian duzuen programaren bitartez.

MONTSERRAT UBACH LEIZEA

  • Argazki eta bideo lehiaketa.
  • Bisita programatuak leizeari.
  • Dokumental baten errodajea (Victor Ferrer).
  • Eta maiatzaren 14ean:
    • Txango geologikoa (Josep Mª Mata-Perelló)
    • Ekitaldi nagusia (Solsonako Udala). Bertan ARSIPeko ordezkaritza batek parte hartuko du, eta «Nit de Sarawak» hitzaldi baten bidez Felix Ruiz de Arkaute oroituko dute.

LA VERNA

Ospakizun programa zehatza oraindik argitara gabea bada ere, badakigu ekitaldi nagusia abuztuaren 13an izango dela, eta bertan egingo direla:

  • Lepineux leizearen jeitsiera.
  • La Vernara bisita.
  • Ekitaldi nagusia Urdatx / Santa Grazin.

Ekitaldi guztietan «Comissió per a la Protecció de l’avenc Montserrat Ubach» taldearen ordezkaritza batek parte hartuko du.

Haitzulo bien arteko lotura honekin, Pirinio osoko espeleologoon arteko senidetasuna indartu dadila!

Artículo anterior
Artículo siguiente
UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”