30. Jardunaldiak ( #30eej ), programa eta informazioa

0
808
30_Larra

(abajo en castellano)

Jarraian, EEEren 30. Euskal Espeleologia Jardunaldiei buruzko programa eta informazio gehigarria duzue. Zabaldu itzazue sare sozialetan, #30eej traola erabilita!

************************

Badira 13 urte EEE-ren jardunaldiak egiten ez zirela. Aurten Belaguako exokarst-a prospektatzeko asmoarekin (Rincón de Belagua / Ukerdi Beiti) eta Illamina Sistemari beste sarrera bat topatzeko esperantzarekin antolatu dira 30. Euskal Espeleologia Jardunaldiak.

Jardunaldiak 2024ko Aste santuko (Martxoak 27 eta Apirilak 1) bitartean burutuko dira. Belaguako bailaran dagoen Txamantxoia Aterpetxean hartuko dugu ostatu. Furgonetan gaua pasatu ahalko da. Aterpetxeak berogailu, ur beroa eta interneterako kobertura du.

Jardunaldietan egunak horrela pasatuko ditugu:

  • 08:00 – 09:00 Gosaria
  • 09:00 – 16:00 Prospektatu
  • 17:00 Hitzaldiak
  • 20:00 Afaria

    Prospekziorako plana, Belaguara joan baino astebete lehenago zehaztuko da, partaide kopuruaren eta eguraldiaren arabera. Helburu nagusia Larrondo-Lakartxela, Larra-Aztaparreta eta Lapazarra karstaren zonaldeak miatzea da. Leize txikiak esploratzeko talde bat egingo da (ekipo pertsonal osoa eraman; instalatzeko materiala eta progresiokoa EEE-ak jarriko du).

Aurreikusitako hitzaldiak hauek dira:

  • Landa-eremuan datuak hartzeko aplikazioak – Joseba Dorado.
  • Macizo kárstico de Larra. Aspectos geológicos e hidrogeológicos – Agustín Chasco.
  • Félix Ruiz de Arkaute. 50 urte eta gero, nolatan oraindik erreferente? – Oier Gorosabel. Euskarazko hitzaldia, gaztelerazko eta frantsesezko itzulpenarekin.
  • Larra. Un paraíso subterráneo / Lur azpiko paradisua – Bittor Abendaño.

Bestelako jarduerak ere izango ditugu, hala nola:

  • Zuloan Zu!” pelikularen proiekzioa (“7ª Nit de la imatge Subterránia” lehen sariaren irabazlea).
  • Apirilak 1ean goizetik, La Verna Gelara bisita (Urdatx / Santa Grazi, Zuberoa).

Jatekoa antolakuntzak emango du: gosaria, eguna pasatzeko jana eta afaria. Inskripzioan azaldu begetariano edo begano zaren; edozein intolerantzia izanez gero, antolakuntzarekin hitz egin; furgonetan lo egiteko asmoa baduzu eraman menajea, gosari eta afarirako.

Jardunaldi hauetan LEKUA MUGATUA da, EEE-ko bazkideei lehentasuna emango zaielarik. Izena otsailak 27aren eta martxoak 11aren (barne) bitartean eman behar da, formulario hau beteta. Ordainketa, inskripzioa baieztatu ondoren egingo da:

  • EEEko bazkideek 25 € ordaindu beharko dituzte (aterpetxean ostatu hartu ezkero) edo 17 € (furgonetan lo egin ezkero).
  • EEEko bazkide ez direnek, berriz, 35 € edo 27 € hurrenez hurren.
  • Lehenengo gaua aterpetxean lo egin ahalko da (14€) edo furgonetan (7 €). Gau honetan ez da afaririk emango.

Martxoak 13an Whatsapp talde bat sortuko dugu edozein galdera erantzuteko eta argibideak emateko.

Egilea: Pepe Elejalde. Iturria: Saenz de Ugarte artxiboa.

Hacía 13 años que no se realizaban unas Jornadas de la UEV. Este año con el objetivo de realizar una prospección del exokarst en Belagua (Rincón de Belagua / Bajo Ukerdi) para la búsqueda de una cavidad que nos aporte la entrada hacia la BU-56, hemos decidido convocar las 30. Jornadas Espeleológicas Vascas.

Las jornadas se llevarán a cabo en Semana Santa del 2024, del 27 de marzo al 1 de abril. Nos hospedaremos en el Albergue Txamantxoia situado en el valle de Belagua. Se podrá pernoctar en furgoneta junto al albergue. El albergue tiene calefacción, agua caliente y cobertura de internet.

El desarrollo de las actividades será el siguiente:

  • 08:00 – 09:00 Desayuno
  • 09:00 – 16:00 Prospección
  • 17:00 Charlas
  • 20:00 Cena

El plan de prospección se determinará una semana antes de ir a Belagua. Dependerá del número de personas que se apunten y del clima previsto. El objetivo principal será la prospección del karst de la zona de Larrondo-Lakartxela, Larra-Aztaparreta y Lapazarra. Se planteará algún grupo para la exploración de pequeñas cavidades (llevar equipo personal completo; material de instalación y progresión lo pondrá la organización).

Las charlas previstas son:

  • Aplicaciones para toma de datos en campo – Joseba Dorado.
  • Macizo kárstico de Larra. Aspectos geológicos e hidrogeológicos – Agustín Chasco.
  • Félix Ruiz de Arcaute. Por qué sigue siendo un referente tras 50 años? – Oier Gorosabel. Charla en euskera, con traducción al francés y castellano.
  • Larra. Un paraíso subterráneo / Lur azpiko paradisua – Bittor Abendaño.

Otras actividades:

  • Proyección de la película “Zuloan Zu!” (ganadora del primer premio en “7ª Nit de la
    imatge Subterránia”).
  • 1 de abril por la mañana: visita a la Sala de La Verna (Urdatx / Sainte Engrâce, Soule).

La comida será comunitaria, y a cargo de la organización: desayuno, ración de ataque diaria y cena. Indica en la inscripción si eres vegetariano / vegano; en caso de tener alguna intolerancia, consulta con la organización; si pernoctas en furgoneta lleva menaje para el desayuno y cena.

PLAZAS LIMITADAS, dando preferencia a los socios de la UEV. La inscripción se realizará entre el 26 de febrero y el 11 de marzo (incluido), rellenando este formulario. El pago se llevará a cabo tras las inscripción:

  • Miembros de la UEV: 25 € (durmiendo en el albergue) ó 17 € (durmiendo en furgoneta).
  • No miembros de la UEV: 35 € ó 27 € respectivamente.
  • Se podrá dormir la primera noche en el albergue (14€) o pernoctar en el exterior (7 €). No se darán cenas esta noche.

El 13 de marzo crearemos un grupo de Whatsapp para responder cualquier pregunta y dar instrucciones.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here