jueves, mayo 28, 2026
Inicio Blog Página 24

Hayal de Ponata sistema… pintxatua

0

2015-XI-4: azkenean lortu dute. Takomanoko lagunen ekimenez, Rebollar II haitzuloan eginiko desobstrukzio gogor batek Sala de los Espejos ingurura ailegatzea ahalbidetu du, EAE-ko kobarik luzeena den honen esplorazio aukerak biderkatuz. Zalantzarik gabe, datozen urteetarako erronka nagusietako bat izango da. Zorionak!

Info gehiago eta argazkiak, Takomanokoen blogean.

BU-56 eta GIS proiektua


Euskal Espeleologoen Elkargotik eta Nafarroako Espeleologia Federaziotik Ilaminiako Ateak leizera (BU-56) egiten ditugun espedizioen helburuen artean GIS proiektu bat egitea eta garatzea dago: Oinarrian, ikuspuntu integral batetik georrefentziatutako datu espazialen tratamendua egitea dela esan genezake.  Eta datu kopuru handi horren antolaketa, bilketa, analisi eta kudeaketarekin, proiektu handi eta itxaropentsua erdietsi nahi dugu: Lan hori guztia, ezagunak eta eskuraerrazak diren gailuen bitartez jendarteratzea. Zalantzarik gabe, balioa eman nahi diogu buru-belarri sartuta gauden ahalegin eta lan horri. Bideo hau, Pirinioan egiten dugun lana, modu orokor batean irudikatzeko baliabidea izatea nahiko genuke.

Ricardo Arbosa

0

Aste honetan zendu da Ricardo Arbosa arabarra. Jatorriz Murgiakoa, Gasteizen antikuario lanetan jardun zuen. Grupo Excursionista Manuel Iradierren espeleologia saila sortu eta berehala sartu zen, 1957an, Julio anaiarekin batera. Azken honek eginiko espeleologia bide entzutetsuaren aldean, Ricardorena ez zen hain ezaguna izan: halere, GEMI-ko bizitzan paper garrantzitsua jokatu zuen, 1963 arteko esplorazioetan presente egon zelarik; hala nola Lazaldaiko haitzuloaren azterketa, Solacuevako aztarnategiaren aurkikuntza, Mairuelegorretan 1959an izandako erreskatea edo Badaia eta Arkamo mendizerretan eginiko lehen esplorazioak. Kulturari atxekitutako gizona, bere azken urteak onomastika lanak ikertzen eman ditu. Lurpera bakean itzul dadila!

Euskal Espeleo Laguntza. Encuentro Técnico 2015

Durante el pasado fin de semana se ha celebrado un encuentro técnico de jefes de equipo del Espeleosocorro Vasco (Euskal Espeleolaguntza) en la localidad de Ramales de la Victoria (Cantábria). El objetivo del mismo pretendía poner en común y valoración diferentes técnicas y conceptos de cara al futuro curso de iniciación que se impartirá en noviembre. En esta ocasión la participación ha rondado las 15 personas y las prácticas se han desarrollado en la siempre multitudinaria cueva Mur, la cual es el lugar propicio para este tipo de fines. El albergue de Ramales ha sido el punto de encuentro destinado para este encuentro, el cual tiene todo tipo de servicios e inmejorable trato.

Argazki gehiago hemen.

Regreso espeleosocorristas EEL

0

Hoy, domingo 5 de octubre, a las 14,30 h está previsto que aterricen en el aeropuerto de Barajas los 5 miembros del EEL, que viajaron al rescate de Cecilio en Perú. Nos congratulamos con su «rápido» regreso y esperemos que esta tarde-noche puedan disfrutar por fin de su regreso al dulce hogar.

Da la casualidad de que, aun habiendo llegado en el último contingente de ayuda, son de los primeros que regresan. Según los compañeros madrileños esto hemos de agradecerlo a Iberia, que ha colaborado facilitando el cambio de fecha de vuelta de los billetes (así como no aplicando sobrecargo por posibles kilos de más en el equipaje). Los compañeros de otros espeleosocorros que viajaron días antes, pero con billetes de Avianca, no han tenido tanta suerte pues esta compañía aérea no ha facilitado para nada las cosas y la previsión es que no puedan regresar hasta el martes y/o miércoles.

Enhorabuena compañeros, el barro de las cuevas de Euskal Herria o espera de nuevo.

David Díez Thale

Coordinador del Espeleosocorro Vasco (EEL)

Avance campaña Larra 2015

0
2015-IX-10: hemos entrado en septiembre y aun queda cercana la larga campaña realizada en Larra el pasado agosto. En el siguiente enlace encontramos un pequeño aperitivo-resumen de los resultados más interesantes. Agradecemos asimismo el trabajo y la unión de todos los participantes en la misma y que tan buen ambiente e ilusión han puesto en esta complicada y ardua tarea de reexplorar Illamina….mila esker guztioi.http://larraespeleo.blogspot.com.es/2015/09/avance-de-la-memoria-2015.html

Fotos Carlista revista británica Descent Nº 245

2015-VIII-12: «The 3d Caves Project» taldeko espeleologo britainiarrak munduko gelarik handienak hiru dimentsioetan topografiatzen ari dira. Espeleologo ospetsuak dira, duela 20 urte Papua eta Borneoko barrunbe erraldoiak aurkitu zituztenak, Royal Geographic Society eta National Geographic bezalako erakundeen kolaboratzaileak. Orain dela hile batzu gure Torca del Carlistan izan ziren, eta bertan egindako lanak Descent aldizkariaren 245 zenbakian argitaratu dituzte (aldizkari ospetsua inondik ere, 60 hamarkadatik argitaratzen dena). Lan hauek ilustratzeko argazkiak behar zituzten, haiekin joandako Carsten Peter argazkilariari ez bait omen zitzaien ondo atera; ADES-eko Josu Granjarekin kontaktatu zuten, eta artikuluan agertzen diren argazkiak hark ateratakoak dira, ohorezko lekuan gainera.

Zorionak Josu! Hemen duzue artikulu osoa PDF-an.

Goikoetxeko Gela Gorria 360º

2015-VIII-15: bertako sentsoreak egokitzeko eta datuak biltzeko bisita bat aprobetxatuz, ADES-eko Xabier Gezuragak Gela Gorrian 360º argazki bat egin du. Hemen ikus dezakezue: jarri pantaila osoan eta flipa ezazue!

Goikoetxe

Karaitza 22 (2014)

2015-VII-8: Euskal Espeleologoen Elkargoaren eskutik, Karaitza 22 labetik atera berri da. Bertan 2014 urtean euskal espeleologian izandako berriak aurkituko dituzu, hainbat artikulugileri esker. Milesker, baita ere, aldizkaria aurrera ateratzen lan egiten duen taldeari, eta zerbaitetan lagundu duen jende ugariari.