Alain Bressan lagunak utzi gaitu. Gazte-gaztetandik Euskal Herrian aritua, hasieran Spéléo Club de Gascogne taldearekin eta azken urteetan batez ere Amalgame «supertaldearen» baitan, Larrako udako kanpainetan urtero ikusi dugu, ARSIPen antolakuntzako oinarrietako bat izanik. Sinpatia ikur, eta espeleologia kluben arteko harreman onen sustatzaile, bere adeitasunak are etsigarriagoa bihurtzen du agur esan beharra. Argazkilari nabarmena, bere lanak hainbat argitalpenen azaletan ikusi ditugu, lurpeko munduaren dibulgazio bikaina eginez; baita sare sozialetan ere, berak irudiok erabiltzeko erraztasun asko eman izan baititu. Ez adiorik Alain, eta alde ilunean atsedena aurki dezazula.
Jakinarazi digutenez, Araiako Mendi Festibalaren baitan gure kide Diego Dulantok hitzaldi bat eskeiniko du, Karrantzako Cueto Cárabo – Esperanza sisteman egiten ari diren esplorazioei buruz. Saioa Araiako Andra Mari zineman izango da, otsailaren 26ean, 18:00etan.
Eskerrikasko albistea bidaltzeagatik. EEEko beste kideei ere Euskal Herriko espeleologiarekin lotutako albisteak bidaltzera animatzen ditugu, webgune honen bidez difusioa eman nahi izan ezkero.
Zarama speleo taldeko lagunek jakinarazten digutenez, Murgian espeleologia argazkien erakusketa bat aurkeztu berri dute. Erakusketa Sarriako Parketxean izango da, eta asteartetik igandera bisitatu daiteke goiz eta arratsaldeko ordutegian
Eskerrikasko albistea bidaltzeagatik. EEEko beste kideei ere Euskal
Herriko espeleologiarekin lotutako albisteak bidaltzera animatzen
ditugu, webgune honen bidez difusioa eman nahi izan ezkero.
Gogorra da gure speleo kide zaharrei agur esatea. Are gogorragoa, ordea, kide horiek gazteak direnean. Iñaki Alonsok utzi berri gaitu, Tolosako Akerbeltz taldekoa, 50 urterekin, minbizia adorez borrokatu eta gero. «Indio» espeleologiaren dibulgazioaren eta karstaren zaintzaren bultzatzaile sutsua izan da, eta haren laguntzeko senak harpe-ikerlari askoren artean utzi du arrastoa.
Argazki hau oso esanguratsua da: Iñakiren proiektu kutunetako bat izan baita ezinduei mendiaz eta naturaz gozatzeko aukera ematearena. Duela hilebete eskas, Iñaki bera izan zen bere lagunen eskutik irteera inklusibo hauetako baten hartzailea. Azken unera arte, bizitza-eredu bat.
2020-21 negu honetan, Nafarroako Artxibo Garaikideak erakusketa handi bat antolatu du mendizaletasunaren 100 urteak direla eta: «Gailurratik harago. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan«. Planetarioan ezarritako instalakuntza batean, 1920ko hamarkadatik 1979ra arteko espedizioen materialak ipini dira ikusgai, hainbat artxibotik ekarriak. Bistan denez, espeleologiak ere («alpinismo konkaboak») badu bere presentzia ere: Vianako Printzea Erakundearen Espeleologia Saileko materialak baitaude ikusgai, eta erakusketaren zati handi bat gure kide Juan Mari Feliuren etxe-museo ikusgarritik ekarritakoa da. Hain zuzen ere, erakusketan zehar antolatu diren mahai-inguru / hitzaldietatik azkena espeleologiari eta urjauziei buruzkoa izango da: urtarrilaren 29an, larunbatarekin, 18:00etan. Hizlariak Feliu, Bitor Abendaño, Jesús Garcia Gazolaz eta Jose Javier Ruiz Zubikoa izango dira. Gainera, VPEren dokumental historiko bat ikusteko aukera izango da: «Excursión por la sierra de Urbasa» (1957).
Erakusketan hainbeste material historiko ikus daiteke.
El fin de semana del 20-21 de noviembre se ha realizado el segundo
curso de Instalación organizado por la UEV, dado que en el anterior
curso de instalación, realizado en mayo de este mismo año, hubo
plazas limitadas por protocolo COVID y se quedó gente interesada sin
poder realizar el curso.
Han participado
un total de 16 cursillistas y 7 monitores. El curso se realizó en
cueva Mur, en Ramales de la Victoria (Cantabria) y nos hemos
hospedado en el albergue de Ramales, donde Rocío nos ha cuidado y
hecho sentir como en casa.
Se realizaron dos
grupos principales, uno de instalación básica, donde se dio teoría
de anclajes artificiales, naturales, diferentes placas de anclaje,
conectores, cuerdas, cintas y cordinos, nudos, factores de caída,
entre otros, y otro grupo con gente más preparada, de técnicas de
instalación más avanzada, como son instalaciones con roces
insalvables, entre otras técnicas.
Se enseñó
también a previsualizar instalaciones horizontales y verticales,
tratando de montar instalaciones cómodas y seguras valorando la
resistencia de los anclajes naturales de manera visual y con ayuda de
la maza. Además de su correcto alargamiento para poder utilizar
dichos naturales llevándolos donde interesa.
En técnicas
avanzadas se enseñó a pasar con seguridad roces insalvables (roca
suelta, coladas malas…) fraccionando sobre la propia cuerda y
haciendo que el roce fuese absorbido por cordinos de dyneema. También
se enseñó esta técnica en pasamanos. Aparte de eso, se practicó
con nudos empotrados y anclajes naturales y se enseñó, en ambos
casos, a realizarlo con la propia cuerda de instalación. En una
práctica final se pudo realizar una instalación sin el uso del
taladro, manteniendo la cuerda de progresión sin ningún roce,
quedando instalaciones relativamente cómodas y seguras.
El domingo se enseñaron y practicaron técnicas de autosocorro.
Zarama speleo taldeko lagunek jakinarazten digutenez, Zuiako Udalak argitaratzen duen «Urtume» kultura aldizkarian artikulu berri bat argitaratu dute, Baias ibaiaren arro hidrografikoko fenomeno espeleologikoei buruz.
Eskerrikasko albistea bidaltzeagatik. EEEko beste kideei ere Euskal Herriko espeleologiarekin lotutako albisteak bidaltzera animatzen ditugu, webgune honen bidez difusioa eman nahi izan ezkero.
Berriki, Ordizian, Euskal Mendizaletasunaren XV. Gala ospatu da. Ekitaldien barruan, besteak beste, sariketak izan ziren: batetik Euskal Mendi Federazioaren aldetik, eta bestetik Pyrenaica aldizkariarenak. Honen barruan, gure kide Jose Javier Maeztuk Euskal Herriko karstari buruz idatzitako artikulu honek lehen saria irabazi zuen.
Zorionak Javi, eta eskerrik asko dibulgazio lan bikain horrengatik!
Joan den Urriak 16-17ko asteburuan Degurixako Gaztelu III kobazuloan EEL-ren urteroko simulakro orokorra ospatu zen. Kontrol postua Arantzazuko Santutegian ezarri zen.
Guztira 46 lagunek hartu zuten parte, kobazulo barruan 33 ibili zirelarik. 28 sorosle eta taldeburu, 3 komunikatzaile, zauritua eta argazkilari bat. Gainontzeko partaideak kontrol postuan, aho postuan eta garraio lanetan ibili ziren.
Ariketa larunbatean goizeko zortziretan hasi zen eta igandeko goizaldeko 2:30tan irten zen azkenengo espeleologoa kobazulotik, 3:30tan heldu zirelarik azkenengoak kontrol postura. Guztira 19:30 ordu iraun zituen jarduerak.
Ohatilla arratsaldeko 5:30etan jarri zen mugimenduan eta kalera 23:50tan irten zen.
Koordinazio taldetik gure eskerrak luzatu nahi dizkiogu partaide eta laguntzaile guztiei, eta bereziki AMET taldeko lagunei.
SIMULACRO GENERAL ANUAL EEL 2021 El pasado fin de semana del 16-17 de octubre se celebró el simulacro general del EEL en la cueva GAZTELU III de Degurixa, en Aretxabaleta. El PC se instaló en el Santuario de Arantzazu. En total participaron 46 personas, con 33 espeleólogos en cavidad: 33 socorristas y jefes de equipo, 3 comunicadores, herida y un fotógrafo. El resto de los participantes realizaron tareas de PC, PB, y transporte. El simulacro comenzó el sábado a las 8 de la mañana y a las 2:30 del domingo salió el ultimo espeleólogo de la cueva, llegando los últimos participantes al PC a las 3:30 de la madrugada. En total el simulacro duró 19,5 horas. La camilla se puso en marcha a las 17:30 y salió de la cavidad a las 23:50. Desde el equipo de coordinación queremos agradecer a tod@s l@s participantes y ayudantes, y en especial a los compañeros de AMET.
100 urte baino gehiago dira Larra-Belaguako mendigunean, udaro, nazioartetik etorritako espeleologo asko biltzen garela; 1966tik, ARSIP elkartearen barruan koordinaturik jarduten dugu. Artikulu honetan, aurtengo espedizioen kronikak biltzen dituzten artikuluak zerrendatuko ditugu:
Amalgame: aurten lanak Zanpori mendi aldean planifikatu dira, Z-106, Z-107 Miguel Garibal eta Xendako Ziloa leizeetan. Emaitza ikusgarriekin.