Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez jakin dugunez, haien Espeleologia Sailaren zuzendari Carlos Galan zendu berri da. Hemen duzue haien webgunean argitaratutako mezua.
Karburoaren azetileno-gasa amaitzen denean, kobaren esplorazioa amaitutzat eman dezakegu. Orduan iluntasuna erabatekoa da. Ez da ezer entzuten, isiltasunak gainez egiten digu.
Horrela, Carlos Galán gure Elkarteko Espeleologia Saileko zuzendariaren heriotza deitoratu dezakegu. Astebete lehenago, naturak eskaintzen duen agertokirik apartekoenean, hala nola kobazuloetan eta leizeetan, talde-lana ezaugarri duten landa-jardueretako batzuetan aktiboki parte hartzen zuen.
Eta, egia esan, bere baitan naturarik delikatuena eta, aldi berean, latzena da nagusi, etengabeko sorpresaz esplorazio bakoitzean eta urrats bakoitzean. Ia inork ezin du imajinatu zer esan nahi duen galeria berri bat aurkitzeak eta sakonera bertikalean jaisteak. Carlosek karstaren ikerketak bultzatu zituen, aintzat hartzeko moduko konstantzia eta sendotasun fisiko batez. Baina orain, bere bizitza, argitzen zion argia bezala, akitu egin zen abentura honen amaieraz erabat jabeturik. Horregatik da garrantzitsua antolatu zuen bioespeleologia-bildumari eskainitako azken mezua, Aranzadi Zientzia Elkartearen ondare garrantzitsuenetako bat.
Hidrogeologiaren eta lurpeko morfologiaren arloan ere lan ugari argitaratu zituen. Egia esan, bizitza osoa eman zuen jarduera horretan, eta, horregatik, espeleologoen hainbat belaunaldiri ere helarazi zizkien bere ezagutzak.
Noizbait, Fermin Leizaolak, Espeleologia Saileko beste aitzindarietako batek, esan zuen kobazulo bat arakatzean norberak bere bihotza entzun dezakeela. Zalantzarik gabe, gure lagun Carlos jabetu zen pribilegio horretaz bere bizitzaren amaierara arte, eta bere aztarna gure Gizartearen historian jasota geratu da, 75 urte bete ditugunean.
230416: joan den ostiralean, hilak 14, «Habitantes de la Oscuridad» liburuaren aurkezpena antolatu genuen Oñatin, Euskal Espeleologoen Elkargoaren egoitzan. Iberiar Penintsula eta Balear Uharteetako harpeetako faunari buruzko idazlan hau azken urteetako argitalpen bioespeleologikorik garrantzitsuena da.
Liburua dibulgazio ikuspegitik idatzia dago, haitzuloetan bizi diren espezie talde bakoitzari atal bana eskainiz, eta ekologia, bilketa, azterketa metodologia etabar azalduz. Argitalpenak 700 orrialde ditu eta Alberto Sendra valentziarrak bultzatu du, beste hainbat bioespelologoren kolaborazioekin, bakoitzak bere espezialitatean. Liburuaren ale asko aldez aurretik saldu dira, eta orain autoreak herririk herri dabiltza ale horiek banatzen, eta gainontzekoak saltzen.
Ostiralekoan, hizlariak hauek izan ziren:
Hilario Ubiedo de Oñate: Espainiako Espeleologia eta Arroila Konfederazioaren lehendakaria.
Alberto Sendra Mocholí: egile nagusia eta argitalpenaren koordinatzailea.
Carlos Enrique Prieto: GAESeko kidea, eta molusko, gasteropodo eta opilioiei buruzko atalaren idazlea.
Enrique Beruete Azpilikueta: kolenboloei buruzko atalaren egilea.
Iñigo Gómez de Segura: Ilunpe-Art argazkilari kolektiboaren izenean, zeinak argazkigintzari buruzko atala idatzi baitu.
Elkargo bezala, ohorea izan da argitalpenari gure bultzadatxoa ematea, eta eskerrak eman nahi dizkiegu liburua aldez aurretik erosiz babestu duten EEEko kide guztiei.
Josette Jimenez zuberotarrak, Groupe Spéléologique Oloronais (GSO) taldeko kideak, Frantziako dominarik garrantzitsuena den Ohorezko Legioaren kondekorazioa jasoko du, sorosletzan gizarteari eginiko ekarpenaren errekonozimendu bezala. Ogibidez erizaina eta suhiltzailea, Spéléo Secours Français taldeko partaidea ere bada, Xiberoko Botza irratian emaniko elkarrizketa honetan azaldu duenez.
Robert Mauer zendu berri da. Herpetologista, Jura aldeko esplorazioetan aritu zen San Marti Harrira jin aurretik. 1954an etorri zen lehen aldiz, Marcel Loubensen gorpua ateratzeko operazioan; urte horretan bertan, errekan gorako bidean pixka bat esploratu ahal izan zuten, Salle de Navarren aurrera eginik 1º Tunel del Vientoraino. Hurrengo 6 urteetan leizea itxita egon ostean (mugen auzia) 1960 itzuli zen, VI Euskal Espeleologia Jardunaldietarako hain zuzen ere. Urte horretan, errekan gorako esplorazioetan jarraitu zuen, Santestebanek eta Arkautek gidatutako taldean, esplorazio terminusa Diaclasa Hidalgan ezarri zenean. Denak, Basabürüko Lezia eta bestelako sarrerak aurkitu aurreko garai heroikoetan, euskal espeleologiari ekarpen esanguratsuak eginez.
2023ko urte honetan, Pirinioen mutur banatan ospakizunak izango dira, bi haitzuloren aurkikuntzaren urteurrenen kontura: bata Zuberoan (La Verna gela aurkitu zenetik 70 urte), eta bestea Lleidan (Montserrat Ubach leizea aurkitu zenetik 60 urte). Gainera, «Comissió per a la Protecció de l’avenc Montserrat Ubach» eta ARSIP erakundeek harpe hauek senidetzeko ekimena bultzatu dute, jarraian duzuen programaren bitartez.
Ekitaldi nagusia (Solsonako Udala). Bertan ARSIPeko ordezkaritza batek parte hartuko du, eta «Nit de Sarawak» hitzaldi baten bidez Felix Ruiz de Arkaute oroituko dute.
Historikoki, mendi taldeak izan dira espeleologoen harrobi eta ernamuin. Horregatik, garrantzitsua da haiekin dugun harremana zaintzea, eta horretarako modu bikaina da mendi taldeen jardunaldietan parte hartzea: ezagutzen dena, ezin baita maitatu!
Oraingoan, Mutrikuko Burumendi Espeleologia Taldeko lagunak dira informazioa bidali digutenak: izen bereko Mendi Elkartearekin batera, Mendi Zikloa antolatu dute otsailaren 24tik. Kartelean ikus dezakezuenez, espeleologiak presentzia handia du bertan!
Es una satisfacción anunciar la iniciativa de nuestros compañeros Agustín Chasco, Jesús Fernández de Muniáin y Ángel Luquín, quienes han cedido a la UEV los derechos de reproducción digital de su libro «Síntesis Espeleológica de Urbasa-Entzia», magnífica obra publicada en 2014. De esta forma, y siguiendo la voluntad de los autores, ponemos a disposición del público el PDF con el libro completo, al cual se ha dotado de una licencia Creative Commons que permite la generación de obras derivadas, siempre que no sea para uso comercial, y se cite a los autores, con quienes los lectores pueden contactar a través del email sintesisespeleo@gmail.com
Podéis obtener dicho PDF clicando sobre la referencia del libro:
CHASCO, Agustín. FERNÁNDEZ DE MUNIÁIN, Jesús. LUQUÍN, Ángel. 2014. Síntesis Espeleológica de Urbasa-Entzia. Ed. IGEACH, ingeniería geológica. Pamplona – Iruña. Formato 210×297 mm, 280 páginas a color. 233 imágenes, 81 gráficos, 20 mapas, 72 topografías y 19 tablas, con referencias de 372 cavidades conocidas y exploradas. Este libro, del cual se han editado 600 ejemplares, aporta una perspectiva actual de las exploraciones en el macizo, y un nuevo esquema o modelo de funcionamiento del macizo de Urbasa-Entzia. A su vez, los capítulos relativos a geología, hidrología, geomorfología y evolución del karst dan una visión del conjunto con puntos de vista específicos.
De igual forma, el libro ya está disponible en el apartado de publicaciones espeleológicas de esta web. ¡Muchas gracias a los autores!
EUSKAL ESPELEOLOGOEN ELKARGOAREN ADIERAZPENA AHT-AREN OBREK LEZETXIKI INGURUAN SORTURIKO KALTEEN INGURUAN
AHTaren obrek Leibar kobazuloan (Arrasate, Gipuzkoa) eragindako kalte larriak salatu ditu Lezetxikiren Lagunak espeleologia zaleen taldeak egunotan. Izan ere, zabaldu dituzten irudietan argi eta garbi ikus daiteke, nola trenaren tunelak haitzuloko galeria bat zulatu duen. Atzera bueltarik gabeko kalte larria da, atsekabe handia sortu duena espeleologoon artean. Metro gutxira Lezetxikiko aztarnategi arkeologikoa dago, Eusko Jaurlaritzak babes bereziko kultura-ondasun izendatu zuena iaz, aztarnategia eta haren ingurua, gune arkeologikoaren kategorian.
Balio arkeologikotik haratago azpimarratu nahi dugu bai Leibar eta bai Lezetxiki eremu karstiko baten parte direla. Eta lerro hauek probestu nahi ditugu gure agintariei esateko karstak eragin zuzena duela gure ongizatean. Gure planetaren lurrazalaren %20a karstikoa da, eta karsten akuiferoek munduko ur edangarriaren %20a ematen dute gutxi gorabehera. Inguru delikatuak dira, akuifero karstikoak ez baitira gai substantzia kutsakorrak iragazteko. Sistema konplexuak dira, eta erraz kutsa dezakete ur hornidura. Gai dira agente kimiko eta patogenoak dozenaka kilometrora oharkabean garraiatzeko, gizakiontzat eta ingurumenerako ezinbestekoak diren iturburuetaraino, hain zuzen. Kobazuloak ez dira espazio isolatuak, eta tunel horrek koba hori zulatzeak eragina izan dezake, esaterako, karst osoaren akuiferoen funtzionamenduan.
Bada garaia gure agintariak karstaren balioaz jabetu daitezen, eta merezi duen lege babesa eman diezaioten behingoz! Izan ere, gurean eta gaur gaurkoz, karstak eta, ondorioz, bertan dauden haitzuloek ez daukate inolako berezko lege babesik beren osotasunean babestuko dituena. Natura 2000 sarearen eremuaren barnean kokaturik ez badaude edota aztarnategi arkeologiko-paleontologikoa ez badira, guztiz babes gabe daude, eta geratzen zaien babes bakarra Habitats zuzentarauak kobazulo sarrerei ematen diena izango litzateke. Beraz, behar beharrezkoa ikusten dugu eremu karstikoek berezko lege babes propioa izatea, eta hori aldarrikatzen dugu gure agintarien aurrean: beharrezkoak diren neurriak har ditzatela berandu baino lehen!
Oñatin, 2023ko otsailaren 4ean.
DECLARACIÓN DE LA UNIÓN DE ESPELEÓLOGOS VASCOS EN RELACIÓN A LOS DAÑOS PRODUCIDOS POR LAS OBRAS DEL T.A.V. EN EL ENTORNO DE LEZETXIKI
El grupo de aficionados a la espeleología Lezetxikiren Lagunak ha denunciado estos días los graves daños producidos por las obras del TAV en la cueva de Leibar (Arrasate-Mondragón, Gipuzkoa). En las imágenes que han difundido se puede ver claramente cómo el túnel del tren ha perforado una galería de la cueva. Es un daño irreversible que ha creado una gran aflicción entre nosotros los espeleólogos. A pocos metros se encuentra el yacimiento arqueológico de Lezetxiki que con todo su entorno fue nombrado por el Gobierno Vasco el año pasado como bien cultural de protección especial en la categoría de zona arqueológica.
Más allá del valor arqueológico queremos subrayar que tanto Leibar como Lezetxiki son parte de una zona kárstica. Y queremos aprovechar estas líneas para decir a nuestros mandatarios que el karst tiene un efecto directo en nuestro bienestar. El 20% de la corteza terrestre de nuestro planeta es kárstico, y más o menos el 20% del agua potable del mundo proviene de los acuíferos kársticos. Son entornos delicados, debido a que los acuíferos kársticos no son capaces de filtrar las substancias contaminantes. Son sistemas complejos y pueden contaminar fácilmente el suministro de agua ya que pueden transportar inadvertidamente agentes químicos y patógenos a decenas de kilómetros, precisamente hasta los manantiales que son indispensables para los humanos y el medio ambiente. Las cuevas no son espacios aislados y el hecho de que ese túnel haya perforado esa cavidad puede tener consecuencias, por ejemplo en el funcionamiento de los acuíferos de todo el karst.
¡Ya es hora de que nuestros mandatarios se den cuenta del valor del karst y que le den de una vez por todas la protección legal que se merece! Ya que en el entorno donde vivimos, a día de hoy, el karst y en consecuencia las cavidades que en él se encuentran carecen de toda protección legal. Si no se encuentran dentro de la zona de protección de la red Natura 2000 o si no son yacimiento arqueológico-paleontológico carecen de protección. La única protección que les quedaría sería la que la directiva Hábitats les da a las entradas de las cuevas. Es por todo esto que vemos completamente necesario que las zonas kársticas tengan su propia protección legal específica y por ello reclamamos a nuestros mandatarios que tomen las medidas necesarias… ¡antes de que sea demasiado tarde!
Arabako herri txiki honetan ospatzen den urteroko jardunaldi honetan, espeleologiari txoko bat eskeintzen diote. Eskertzekoa benetan! Oraingoan, Zaramako lagunak dira hizlariak, beraien sei urteko ibilbideari buruzko ikuspegia emanez.
Joan den asteburuan, urriak 15 eta 16, Aralarreko Larretxiki II leizean Euskal Espeleo Laguntzaren urteroko simulakro orokorra ospatu zen. Aurten Nafar Espeleo Laguntzarekin batera antolatu zen eta Nafarroako Suhiltzaile eta Gurutze Gorriaren laguntza logistikoa jaso zen.
70 partaide baino gehiago batu ziren Lekunberrin antolatutako kontrol postuan. Espeleoez gain Nafarroako suhiltzaileen STT-ko eta Ertzaintzako ZEU-ko kide askok ere parte hartu zuten. 3 mediku eta 4 erizainek osatutako talde mediku garratzitsu batek protokolo medikuak barneratu zituen simulakroan eta hainbat praktika mediku frogatu zituzten, bi talde medikuen arteko zaurituaren “transferra” nabarmenduz.
KP-a Lekunberrrin ezarri zen goizeko 9-tan eta lehen taldeak leizeruntz 10-ak inguruan irten ziren antolaketa logistikoa aurreratzeko. Lehen taldeak 14:00tan sartu ziren leizean eta ohatila 18:00tan jarri zen martxan, kalera 02:00 tan irten zelarik. Simulakroa goizaldeko 05:00tan bukatutzat eman zen.
Partaide kopuru handiak, Ormazarreta I leizean talde paralelo bat martxan jartzea behartu zuen, taldeburu bat, 9 sorosle, zauritua eta Aho Postuko arduradun batekin komunikaziorako. Instalazioa 20:00tan hasi zen eta ohatila 21:30tan jarri zen martxan, 01:30ak arte iraun zuelarik.
Koordinazio taldetik partaide guztien gerturaztea eta inplikazioa eskertu nahi dugu eta kolektibo guztiari gonbitea luzatu, hain garrantzitsuak diren ekintza hauetan parte har dezan.
Afariak eta aterpea Baraibarko frontoian antolatu ziren; herrian bertan, baita ere, balorazio bilera eta igandeko bazkaria egin genituen.
El pasado fin de semana 15 y 16 de octubre, se celebró en la sima Larretxiki II de Aralar el simulacro anual del Espeleocorro Vasco-EEL. En esta ocasión se realizó de manera conjunta con el NEL- Espeleosocorro Navarro y se recibió el apoyo logistico de bomberos y Cruz Roja de navarra.
Más de 70 participantes se congregaron en Lekunberri, donde se ubicó el PC. Además de espeleos hubo un alta participación de Miembros del GRT de bomberos de Navarra y de la UVR de la Ertzantza. Un importante equipo de sanitarios compuesto por 3 médicos y 4 enfermeros integro sus protocolos en la practica realizando diversas prácticas entre las que destacamos el “transfer” de herido entre equipos médicos realizado en mitad del recoprrido para hacer el relevo de la supervisión médica de la evacuación.
El Pc se instaló a las 9 de la mañana en Lekunberri y los primeros equipos salieron hacia la sima sobre las 10. Los primeros equipo entraron en la sima a las 14:00 y la camilla se puso en movimiento a las 18:00.saliendo la camilla al exterior a las 2:00 y dando por finalizado el ejercicio sobre las 5:00 de la mañana.
La alta participación hizo necesario crear un grupo paralelo en la Sima de Ormazarreta I para evitar un exceso de personal en la sima de Larretxiki II. Este equipo estaba compuesto por Jefe de equipo 9 socorristas, herido y una persona en Puesto de boca para la comunicación con PC. La instalación comenzó a las 20:00 y la extracción de camilla a las 21:30, prolongandose hasta las 1:30 aproximadamente.
Desde el equipo de coordinación agradecemos sinceramente la asistencia e implicación de todos los participantes y animamos a todo el mundo a incorporarse a estas actividades tan importantes para el colectivo espeleológico.
La cena y el alojamiento se dispuso en el frontón de Baraibar y en este mismo pueblo celebramos el domingo por la mañana la reunión de puesta en común y la comida.